Ipsok egindako zundaketa horren arabera, azken aurreko inkestatik bi puntu igo da ezetzaren aldeko jarrera. Nolanahi ere, galdeketa Frantziako presidente Jacques Chirackek bart telebistan egindako azken agerraldiaren aurrekoa da, eta agerraldi horrek eragina izan zezakeela uste dute adituek.
Ezkertiarrei boza ematen dienen artean ezezkoaren aldeko apustuak gora egiten jarraitzen du, eta zundaketa horren arabera %63an dago.
Edozein modutara, zundaketa hauek ez dute argibide handiegirik ematen. Izan ere, botoa nori eman dudan daudenak asko dira. Galdeketa egindakoetatik %65ek esan zuen botoa ematera joango zela, baina horietako %23k ez zekiten zeren alde egingo zuten.
Europako konsituzio ituna / Frantzia
Azken zundaketaren arabera %55ek Itunaren aurka bozkatuko dute, Frantzian
Frantzian igandean egingo dute Europako Konstituzio Itunaren erreferenduma, eta gaur =i Le Figaro =i egunkariak kaleratu duen zundaketaren arabera, botoa erabakita dutenen artean %55ek Itunaren kontrako botoa emateko asmoa dute, eta baietzaren aldekoak dira %45. Hala ere, oraindik beraien botoa erabaki gabe dutenak asko dira. Maiatzaren 24 eta 25ean egindako galdeketaren araberakoak dira zundaketa horren emaitzak. Kanpaina gaur amaitzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu