Espainia

Aznar auzipetzeko eskatzeko web orria sortu dute

Espainiako Gobernuaren presidente ohiari Irakeko gerran parte hartzeko erabakia hartu izana leporatzen dio intelektualek, politikariek, abokatuek edota irakasleek sortutako ekimen batek.

2007ko uztailaren 16a
14:21
Entzun
Espainiako Estatuko intelektualek, politikariek, abokatuek edota irakasleek sortutako ekimen batek web orria sortu du Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuaren presidente ohia Irakeko gerragatik auzipetzeko eskatzeko. 'Aznar epaiketara' izena du ekimenak, eta web orriaren bidez ahal den sinadura gehien lortu nahi dituztela esan du Antonio Romero IUren parlamentarioak, ondoren Nazioarteko Auzitegiari egiteko eskaera. "Aznarrek ezin du esku hutsik atera".

Haien arabera, Iraken gerra hastea "inmorala, ez legezkoa eta zilegitasunik gabekoa" izan zen, "ez zutelako suntsiketarako armarik topatu".

www.juicioaaznar.net/adhesiones/ izena du webguneak, eta bertan eman daiteke atxikimendua. Ekainaren 26an sortu zuten eta orain arte 2.849 sinadura bildu dituzte. Gaur eman dute ekimenaren berri, eta hemendik aurrera askoz atxikimendu gehiago lortzea espero dutela adierazi dute. Ekimena "iraunkorra" da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.