Ipar Koreak bere programa nuklearrari buruzko xehetasun guztiak agerian jarriko ditu, eta, horrez gain, egun jardunean duen azpiegitura atomiko nagusia, Yongbyongo zentrala, itxi egingo du.
Akordio horretara iritsi da AEBak, Txina, Japonia, Errusia eta Hego Korearekin, joan den astean Pekinen egin zuten goi bileraren ondoren.
Wu Dawei Txinako Atzerri ministroak eman du hitzarmenren berri, eta Ipar Koreak azpiegitura nuklearrak abenduaren 31rako itxiko dituela zehaztu du. Yongbyongo zentralaz gain, 5 megawattioko erreaktore esperimentala eta laborategi radiokimiko bat ere bertan beher utziko ditu.
Ixte lanak AEBek ikuskatuko dituzte. eta, halaber, herrialde horrek emango die zeregin horretarako behar den laguntza.
Azpiegitura nuklearra bertan behera uztearen truke nazioarteko komunitatearen laguntza jasoko du Ipar Koreak.
Mundua
Azpiegitura nuklear nagusia itxiko du Ipar Koreak
Halaber, programa nuklearrari buruzko xeheatasun guztiak jakinaraziko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu