Baazeko 500 lagun atxilotu dituzte Iraken
BAGDAD. Irakeko Barne Ministerioak Baaz alderdiko 500 kide atxilotu ditu, ustez Al Kaedak egin dituen atentatuekin lotura dutelakoan. Ministerioko iturrien arabera, atzemandako Saddam Husseinen alderdikide ohiek «terrorismo» delituengatik bilatzen dituzten pertsonen %75 osatzen dute. Bertzetik, Bagdaden hemezortzi lagun hil ziren atzo bi erasotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu