AEBetako militarrek Bagdadeko Al Fadar auzoan, Mohamed Al Kasem errepidean, duten kontrol postuan leherrarazi du bonba-autoa ekintzaile suizida batek. Kontrol postuan iladan zeuden irakiar zibilen artean egin du eztanda autoak. Ondorioz, 26lagun hil dira, haiettik 24 haurrak,eta beste 28 zauritu ditu. Ume irakiar asko zegoen militar estatubatuarren kontrol postuan, soldaduak gozokiak eta denborapasarako liburuxkak oparitzen ari baitziren.
Apirilean behin-behineko gobernua osatu zutenetik eraso asko egin dituzte bonba-autoekin. Dagoeneko 1.500 lagun hil dira atentau hauetan.Eraso gehienak, Al Kaedak Mesopotamian duen erakundeari egotzi dizkiete. AEBek 25 milioi dolar eskaini ditu erakundeko buruzagia, Abu Musab al Zarkaui, harrapatzen duenarentzat.
Iraken okupazioa
Bagdadeko bonba-autoak hildako 26 lagunetatik 24 haurrak dira
Bagdad ekialdean bonba-auto bat leherrarazi dute eta 26 lagun hil ditu; Al Kindi erietxeko iturriek jakinarazi dutenez, haietatik 24 umeak dira. Erasoaren jomuga militar estatubatuarren patruila bat eta kontrol postua izan dira. Apiriletik hona, behin-behineko gobernua osatu zenetik, bonba-autoekin eraso asko egin dituzte Iraken eta 1.500 lagun hil dira. Eraso gehienak Al kaedak Mesopotamian duen Erakundeari egotzi dizkiete agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu