Gaur goizean atentatu oldea izan da Bagdaden, eta gutxienez 34 dira hildakoak. Irakeko Polizia iturriek jakinarazi dutenez, bi xii auzotan izan dira leherketak. Horietatik gogorrenak Al Kazamija auzoan izan dira non bi bonba-autok 16 lagun hil eta 36 zauritu dituzten gutxienez. Bi bonba horiek plaza banatan eztandarazi dituzte.
Lehen leherketa horien ondotik beste bi bonba lehertu dira Sadr Hiria auzoan, hori ere xiia. Poliziaren arabera nekazarien bilkura batean eztandarazi dituzte bonbak. Bonba lehertu diren inguruneak itxi dituzte.
Bi aste dira AEBek Irak utzi zutenetik eta bigarren eraso handia da gaurkoa, orain dela egun batzuk beste atentatu olde batean 63 lagun hil baizituzten.