Bagdaden bonba-auto bat lehertu, eta 28 lagun hil dira

2007ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Irakeko hiriburuan bonba-auto batek eztanda egitearen ondorioz, gutxienez 28 lagun hil ziren atzo eta beste 68 zauritu. Leherketa, goizeko 11:50ean (09:50ak Euskal Herrian) jazo zen, Bab al-Muadam auzuneko Mutanabi kalean. Karrika horretan, liburu saltzaile ugari daude eta eztandaren ostean xehatutako liburu orriak edonon ageri ziren. Larriena zen, ordea, leherketak hil zituen pertsonen gorpu zatiak ere sakabanatuta zeudela, odol orbanen artean.Eztandak kalte material handiak ere eragin zituen, denda eta ibilgailu ugaritxikituta utzi zituen.

Joan den hilaren erditik segurtasun ekimen handi bat indarrean dago Bagdaden, baina ezin ditu era honetako gertaerak guztiz saihestu. Irakeko hiriburuan sunita eta xiita musulman erlijio adarretako jarraitzaileen artean indarkeria oso bortitza da. Horri aurre egiteko asmoz, AEBetako armadako eta Irakeko segurtasun indarretako 90.000 soldadu eta polizia jarriko dituzte segurtasuna bermatzekodatorren maiatza bitartean.

Indarkeria ekintzak gutxitu dira apur bat azkenaldian, baina ez erabat. Atzo, bonba-auto leherketaz gain, Kerbala hiri santura zihoazen bi erromes xiita hil zituzten Al Dura auzunean. Irakeko tropek ustez armatuta zeuden zortzi gizon hil eta 172atxilotu zituzten Bagdaden. Eraso batean lau zibil hil zituzten, eta hiriburutik kanpo, lau polizia irakiar Bakuban. Halaber, tortura zantzuak zituzten sei hilotz aurkitu zituzten, tartean ume txikienak.

Igandean ere eraso bortitz ugari gertatu ziren eta horietan gutxienez 10 lagun hil ziren. Okupazio indarrek, gainera, Irakeko Inteligentzia Agentziako atxiloketa gune baten aurkasarekada egin zuten Basoran, eta Irakeko lehen ministro Nuri al Malikik jazoera hori «legez kanpokoa» izan zela kritikatu, etalehenbailehen argitzeko agindua eman zuen atzo.



IRANI KURDUEN KONTRAKO ERASOEN ERRUA.1987 eta 1988. urteetan, Saddam Husseinen agintaldian, Irakeko kurduen aurka arma kimikoekin eginiko saio militarren errua Irani egotzi atzo Tarek Aziz Irakeko lehen ministrorde ohiak.Azizek lekuko moduan deklaratu zueneraso horiengatik epaituta dauden sei buruzagi ohiren epaiketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.