ESKOZIA

Baiezkoa ateratzekotan, 2016ko martxoan izango da Eskozia independente

Erreferendumean baiezkoa nagusitzen bada, estatu bat osatzeko trantsiziorako plan bat osatu du Eskoziako Gobernuak. Plan horren xehetasunak zabaldu ditu BBCk.

2013ko otsailaren 5a
12:39
Entzun

Datorren urteko udazkenean egitekoak dira Eskozian independentzia erreferendum bat, eta, baiezkoa nagusituz gero, Eskoziako Gobernuak espero du 2016ko martxorako osatzea estatu bat.

Eskoziako Gobernuak bide orri bat osatu du, baiezkoak irabaziz gero estatu independente bat izateko trantsizio prozesurako. Plan horren berri eman du gaur BBC kateak, eta jakinarazi du 2016ko martxorako amaituko litzatekeela trantsizio hori. Urte horretako maiatzean egingo lituzkete aurreneko hauteskundeak.

Bide orrian zehazten denez, Eskoziak "herritarren balioak islatzen dituen" konstituzio idatzi bat izan beharko luke. Eskoziako parlamentu independentearen kontrolpean egin beharko lukete konstituzio hori, gobernuaren arabera.

Gainera, planean proposatu dute Eskoziako eta Erresuma Batuko gobernuetako ministroen artean trantsizio hori egiteko elkarrizketak orain hastea. Edonola ere, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak argitu du "informazioa trukatu" egingo duela baina ez duela independentzia "aurrez negoziatuko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.