AUtonomia erreferenduma galesen

Baiezkoak irabazi du galdeketa

Galesko biltzarrak, hainbat arlotan, zuzenean legeak egiteko boterea izango du aurrerantzean. %63,5ek aldaketaren alde bozkatu dute.

2011ko martxoaren 4a
19:20
Entzun

Aurrerantzean Galesko biltzarrak zuzenean, Londresen eskuhartzerik gabe, legeak egiteko boterea izango du 20 arlo desberdinetan. Hala erabaki dute herritarrek atzo autonomia handitzeko egin zen erreferendumean.

Monmouthsire konderrian ezik, beste konderri guztiak baiezkoaren alde agertu dira. Hautesleen %63,5a aldaketaren alde agertu da, eta %36,5 kontra egin dio. Guztira 517.132 pertsonek baiezkoaren alde egin dute, eta 297.380k ez bozkatu dute.

Abstentzioa nabarmena izan da, eta BBCk aurreratu duenez, %35eko parte hartzea egon da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.