Baimen gabeko arrotzak Zisjordaniatik botatzea onartu du Israelek

Egiptoko mugatik Israelera sartzen saiatu den lagun bat tiroka hil eta beste bat zauritu du Israelgo armadak

Erredakzioa
2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Israelgo armadak baimena eman dio Barne Ministerioari Israelen bizitzeko baimena ez duten atzerritar guztiak Zisjordaniatik kanporatzeko. Legez kanpoko egoeran dauden langileei, turistei eta nazioarteko ekintzaileei eragingo die neurriak. Barne Ministerioko Migrazio Saileko bozeramaile Sabin Hadadek adierazi du Zisjordania egonaldi baimena amaitua dutenen «babesleku» bihurtzea saihestu nahi dutela neurriarekin. Hadadek esan du erabakiak «Zisjordania osoan» izango duela eragina, baita PAN Palestinako Aginte Nazionalaren esku dauden Belen eta Ramala hirietan ere.

2010ean ere eztabaida sortu zuen etorkinen gaiak Israelen. Palestinaren aldeko bi ekintzaile atxilotu zituzten Ramalan, eta orduan, Israelgo Auzitegi Gorenak immigranteek eskubiderik ez zutela ebatzi zuen.

Hildako bat eta zauritu bat

Israel eta Egiptoren arteko mugan dagoen Sinaiko desertuan lagun bat hil eta beste bat zauritu du tiroz Israelgo armadak. Iturri militarrek esan dute Israelen sartzen saiatu direla, eta tiro egin dietela soldaduek gelditzeko esanda jaramon ez egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.