Bakerako Saio Legegilearen azken eztabaidan onartu dute Kolonbiako Konstituzioaren erreforma: 85 ordezkarik eman diote babesa, eta 17k kontra egin dute, Alvaro Uribe presidente ohiaren talde CD Zentro Demokratikoko diputatuak denak. Gogor kritikatu dute prozesua hasieratik.
Juan Manuel Santos presidenteak, ordea, “bozketa historikoa” deritzo. “Gerrak bakean har dezala atseden”, adierazi du.
Agradezco histórica aprobación de acto legislativo para la paz. Es momento de decir ¡Que #DescanseEnPazLaGuerra! pic.twitter.com/li6IKSb3Ek
— Juan Manuel Santos (@JuanManSantos) 2 de junio de 2016
Maiatzaren 11n hitzartu zuten gerrillariek eta gobernuak konstituzioaren erreforma, bake elkarrizketen barruan, eta akordioa betetzeko elementuak barneratzen ditu, Kolonbiako legedia eta nazioartekoa aintzat hartuz.
Erreformak botere bereziak eman dizkio Santos presidenteari, 180 egunean beharrezkoak lituzkeen dekretuak onartzeko, bake akordioa betetzeko egokiak iruditzen zaizkion guztiak. Hala ere, botere hori ezingo du erabili akordioarekin zerikusirik ez duten legeentzat.
Datozen hogei urteetan, berriz, Garapenerako Plan Nazionala egongo da indarrean, gatazkak gehien jotako guneetan garatzeko bereziki,