kolonbiaKO BAKE PROZESUA

Bake akordioak balioztatzeko erreformak lehen koska gainditu du Kolonbian

Konstituzioa aldatu eta gobernuaren eta FARC-EP gerrillaren balizko hitzarmenak lege bihurtzeko proiektuaren lehen eztabaidak aurrera egin du Senatuan.

Raul Castro, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea eta FARCeko buruzagi Rodrigo Londoño 'Timochenko' irailaren 25ean, bake akordioen berri eman zutenean. ALEJANDRO ERNESTO / EFE
2015eko urriaren 7a
20:25
Entzun

Kolonbiako Gobernua eta FARC-EP gerrilla bake negoziazioak amaitzeko azken txanpan sartuta daude, eta Habanako elkarrizketak hitzarmen batekin amaituz gero, hor jasotako puntuak legedian txertatzeko bidea prestatzen hasiak dira dagoeneko. Kolonbiako Senatuak lehen irakurketan onartu du Konstituzioa erreformatzeko lehen eztabaida. Zortzi eztabaida egin beharko dituzte guztira Senatuan, balizko bake akordioak inplementatu ahal izateko Konstituzioan egin beharreko aldaketak onartzeko.

Kongresuan bakerako batzorde berezi bat sortzea aurreikusten du, batetik, bart gauean bideratutako erreformak, Juan Manuel Santosen gobernuak eta FARCek hitzartutako akordioak lege bihurtzeko; eta Kolonbiako presidenteari 90 egunean ahal bereziak ematea, bestetik, ohiko legeak arauzko epean baino azkarrago onartu ahal izateko.
"Eztabaida honek eta jaso duen onespenak erakusten du Kongresuan gehiengo zabal eta sendo bat badagoela Kolonbian bakearen alde", adierazi zuen Juan Fernando Cristo Barne ministroak.

Kolonbiako Senatuko eztabaida hasi aurretik, Estatuko Fiskaltza Nagusiak Alvaro Uribe presidente ohia ikertzeko eskatu zion Justizia Auzitegi Gorenari, Antioquiako gbernadore izan zen garaian talde paramilitarrak finantzatu eta haiekin kolaboratu ote zuen ikertzeko. Uribe da Kolonbiako Gobernuaren eta FARC gerrillaren arteko bake negoziazioen kontrario gogorrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.