SALOMON UHARTEAK

Bakea ezartzera ailegatu dira nazioarteko indarrak

Duela lau urtetik herrialdea astintzen duen gerra amaitzeko xedea du Australiak zuzendu eta 2.200 militarrez osatua dagoen taldeak

AGENTZIAK
MELBOURNE
2003ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Orotara 2.200 militarrez eta poliziaz osatua egongo den nazionarteko indarren aurreneko taldea atzo ailegatu zen Salomon Uharteetara. Australiak zuzenduko du taldea, baina Zeelanda Berriak, Fijik, Papua Ginea Berriak eta Tongak ere laguntza emango diote Australiari; hain zuzen ere, materiala eskaini eta tropak eramango dituzte bertara. Honiarako gobernuaren eskaera jaso eta Salomon Uharteetan duela lau urte piztu zen gerra zibilarekin amaitzeko asmoa du nazioarteko indarrez osatuta dagoen taldeak. Salomon Uharteetako Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Helpem Fren Operazioa deiturikoa.

Australiako agintariekaurreratu dute hilabeteak edo urteak iraun ditzakeela operazioak.

Lehen ministroa itzuli da

Salomon Uharteetako lehen ministro Allan Kemakeza ere atzo itzuli zen uhartera Manoora gerraontzia uhartera heldu eta berehala. Lehen ministroak joan den asteartean alde egin zuen uhartetik, ustezko bahiketa baten egitasmoa eragozteko asmoarekin.

Salomon Uharteetako gerra zibila 1999. urtean piztu zen, Guadalcanal uharte aberatsaren herritarren eta Malaita uharteko emigranteen arteko iskanbilak areagotu zirenean. Bi uharteek talde milizianoak sortu zituzten, eta 2000. urteko ekainean estatu kolpe bat izan zen. Orduko lehen ministro Bartolome Ulufaalu boteretik kentzea lortu zuten.

Uhartea 450.000 biztanle ditu krisi politiko eta sozialean da geroztik, eta txirotasuna areagotzen ari da egunetik egunera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.