75 diputatu ditu legebiltzar berriak, eta horietatik 56k parte hartu dute gaurko saioan. 54k Bakijev lehen ministro eta jarduneko presidente izendatzearen alde bozkatu dute. 75 eserlekuetatik 15 oraindik hutsik daude, otsaileko eta martxoko bozetan izan ziren irregulartasunen ondorioz (horiek piztu zuten Kirgizistango krisia) erabaki gabe baitago norentzat diren.
Era berean,Akaiev agintetik kendutako presidentearekin negoziatzeko batzorde bat osatzea erabaki du Legebiltzar berriak; izan ere, formalki hark segitzen du Kirgizistango lehendakari izaten. Batzorde horren helburua izango da Akaievek karguari uko egitea, baina halakorik egin ezean, egungo Konstituzioaren kontrako neurriak hartuko dituztela iragarri dute Legebiltzarreko arduradunek, "errepublikaren egonkortasuna lortzeko".
Oposizioaren erreboltaren ondorioz, Akaievek Errusiara alde egin zuen, eta Putin presidenteak babesa eskaini dio.
Sobiet Batasunaren eremuko lurraldea izana da Kirgizistan, eta egun, Asia erdialdeko lurralderik behartsuenetakoa da.
Kirgizistan
Bakijev jarduneko presidente izendatu du Kirgizistango legebiltzar berriak
Kirgizistango erreboltaren gidarietako bat, Kurmanbek Bakijev lehen ministro eta jarduneko presidente izendatu du herrialde hartako legebiltzar berriak. Iragan ostegunean oposizioak agintea hartu eta Askar Akaiev presidentea Kirgizistandik bota zuenean, Bakijev izendatu zuen behin-behineko lehen ministro legebiltzar zaharrak. Orain, legebiltzar berria eratu dute, eta hark Bakaiev karguan berretsi du; areago, ekainean presidentea aukeratzeko hauteskundeak egiten diren arte jarduneko lehendakari izendatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu