2002an Balin egindako atentatu batean 202 pertsona hiltzea leporatu eta heriotza zigorra jarri zieten hiru lagunak hil dituzte gaur, aipatutako zigorra betez, Nusakambangan kartzelan. Fusilatu egin dituzte, hain zuzen.
Imam Samudra, Amrozi eta Ali Gufron dira hiru horiek, Al Kaedak Aisiako hego-ekialdean daukan taldeko kideak.
2003ko urrian jarri zieten heriotza zigorra. Harrezkero, legedi aldetik hainbat bide jorratu dituzte hortik libratzeko, baina ez dute lortu.
MunDUA
Baliko atentatuagatik heriotzera zigorturiko hiru lagun hil dituzte
Duela sei urte 202 pertsona hiltzea leporatu zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu