mundua

Baliogabe jo dituzte Hego Osetiako presidentziarako hauteskundeak

Auzitegi Gorenak esan du irregulartasunak egon zirela.

2011ko azaroaren 29a
16:59
Entzun

Hego Osetiako Auzitegi Gorenak baliogabe jo du herrialdeko presidentziarako hauteskundeetako bigarren itzulia, irregulartasunak egon zirela argudiatuta. Batasuna alderdi sozialistak sartu zuen helegitea, Alla Alla Dzhioievaren jarraitzaileek bozketa egunean legez jokatu ez zutelakoan —igandean—.

Hauteskunde Batzordearen lehen emaitzen arabera, Dzhioievak botoen %56,7 lortu zituen eta Batasunak %40.

Georgia barruan dago Hego Osetia. Ipar Osetia, berriz, Errusiako Federazioaren barne dagoen errepublika autonomoa da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.