MUNDUA

Baliteke Snowdenek datozen orduetan uztea Xeremetievoko aireportua

Atzo bete zen hilabetea Edward Snowden NSAko analista ohia Moskura iritsi zenez geroztik, eta han dago ordutik. Haren abokatuak gezurtatu egin du aireportutik ateratzeko dokumentua jaso duela.

2013ko uztailaren 24a
16:58
Entzun

Iragan astean eskatu zion Errusiari behin-behineko babesa Edward Snowden NSAko analista ohiak, Latinoamerikara bidaia antolatzeko beharrezko denbora hartzeko. RIA Novosti agentziak zabaldu duenez, gaur jaso dezake Snowdenek babes hori, eta horren arabera, datozen orduetan utzi dezake Xeremetievoko aireportua. Atzo hilabete iritsi zen Snowden hara, eta ez atzera ez aurrera izan da bertan, pasaporterik ez zuelako atxikita. Hasiera batean jada agiria esku artean zuela zabaldu bada ere, Anatoli Kucherena aboktuak gezurtatu egin du jaso duenik. Baimen horrekin, aireportutik atera eta Errusian gelditu edo muga zeharkatu ahalko luke Snowdenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.