•Ante Gotovina. Kroaziako jeneral ohia. 2005eko abenduan atxilotu zuten, Espainian, eta 24 urteko espetxe zigorra ezarri zion Hagak iaz. Krajina eskualdeko zibilen kontrako gerra krimenak egozten dizkiote.
•Vlastimir Djordjevic. Serbiako Segurtasun Publikoko buruzagia izandakoa. 2007an atxilotu zuten, eta joan den otsailean 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten gerra krimenengatik.
•Radovan Karadzic. Buruzagi politiko ohia. 2008ko uztailean atxilotu zuten, Belgraden —beste nortasun batekin bizi zen, medikuntza alternatiboa eginez—. Genozidioa leporatu diote, eta epaiketa zabalik dago.
•Ratko Mladic. Bosniako Serbiar Errepublikako komandante ohia. Maiatzaren 26an atxilotu zuten, Belgrad iparraldean —lehengusu baten etxean zegoen ezkutaturik—. Atzo hasi zen haren aurkako epaiketa. Gerra krimenak eta genozidioa leporatzen dizkiote.
•Goran Hadzic. Krajinako Serbiar Errepublikako presidente ohia. Iragan uztailaren 20an atxilotu zuten; zazpi urtez ezkutuan egon da. Gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatzen dizkiote.Errugabea dela deklaratuzuen iragan asteazkenean Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian.
Balkanetako gerrako azken atxilotuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu