Espainia

Baltasar Garzonek baldintzarik gabeko kartzela zigorra ezarri dio Alounyri

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek baldintzarik gabeko kartzela zigorra ezarri do Al Jazeera telebista kateko Taisir Alouny kazetariari. Garzonek Al Kaedako buruzagi Eddin Barakati 1.000 eta 4.000 euro bitarteko diru laguntzak ematea egozten dio.

2003ko irailaren 11
17:48
Entzun
Taisir Alouny kazetaria iragan ostiralean atxilotu zuten Granadako etxean. Atxilotu zutenean oporren azken egunetan zegoen, familiarekin. Al Jazeera telebista kateak elkartasuna adierazi dio Alouny.

Izen handiko kazetaria

Alouny izen handiko kazetaria da. Talibanek Afganistanen lan egiten utzi zuten kazetari bakarretakoa izan zen. 2001. urteko urrian, Osama Bin Laden Al Kaedako buruzagia elkarrizketatu zuen. AEB Ameriketako Estatu Batuek Afganistani eraso ziotenean, Al Jazeerako korrespontsala izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.