Banaketa hesia bota egin beharko du Israelek Zisjordaniako Bilin herriaren inguruko zenbait gunetan, Auzitegi Gorenak hala aginduta. Izan ere, "segurtasun arrazoiak" argudiatuta hesia eraikiteko Bilingo herritarrei hainbat lur kendu dizkiete, eta Auzitegi Gorenaren arabera, hori ez da zilegi. Areago, palestinarrei lur horiek kentzean Israelen asmoa ez dela segurtasuna bermatzea izan, baizik eta han inguruan dagoen kokagune judu bati lur gehiago ematea uste du Gorenak.
Zisjordania inguruan hesi handia eraikitzen ari da Israel, "segurtasuna bermatzeko". Hesi horrek eguneroko bizimoduan traba handiak sortzen dizkie palestinarrei, besteak beste, lanera joateko kontrol neurri zorrotzak igaro behar izan baitituzte. Palestinarren eta nazioarteko hainbat erakundek salatu izan dute bere menpe lur gehiago hartzeko ari dela baliatzen Israel hesiaren eraikuntza. 2004an legez kanpokotzat jo zuen Hagako Giza Eskubideen Auzitegiak banaketa hesia, baina, hala ere, ez du neurririk hartu Israelen aurka.
Ekialde Hurbila
Banaketa hesia aldatzeko agindu dio Israelgo Auzitegi Gorenak Gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu