BANAKETA HESIA, APUR BAT TXIKIAGO
Israelek Zisjordanian eraiki duen banaketa hesia apurtu eta muga zeharkatzea lortu zuten atzo ehunka manifestarik -irudian-. Hesia eraiki zenetik bost urte pasatu dira dagoeneko; hori salatzeko, muga zeharkatu eta armadako postu batean Palestinako bandera jarri dute ehunka manifestariek, eta Polizia oldartu egin zaie. Israelek ekintzaileak sartzea nahi du ekidin hesiarekin; giza eskubideen aldeko mugimenduek, ordea, mugimendu askatasuna galaraztea leporatu izan diote Tel Avivi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu