BANGKOK GORRIZ JANTZI DA BESTE BEHIN

2010eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Milaka lagun Thailandiako Gobernuaren aurka bildu ziren atzo, duela sei hilabete egindako protesten aurka armadak emandako erantzun bortitza salatzeko. Alkandora gorriek Bangkokeko kaleak bete zituzten beste behin; apiriletik maiatzera okupatu zituzten kaleetan barna jazarpena salatzeko manifestazioa egin zuten. Orduko protestetan 91 lagun hil ziren eta 1.800 zauritu. Thailandiako historia modernoan gertatu den jazarpen politiko handiena izan da. Argazkian, ehunka alkandora gorri ageri dira, Bangkokeko erdigunean bilduta. Alkandora gorriak Thaksin Shinawatra lehen ministro ohiaren aldekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.