Bangladeshko 'Heriotzaren tropa' trebatu du Erresuma Batuak

Erredakzioa
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Erresuma Batuak RAB Ekintza Azkarreko Batailoia izeneko polizia talde bat trebatu du Bangladeshen. Wikileaksek atzo zabaldutako informazioa baieztatu dute Erresuma Batuko ofizialek. Hala ere, «xedea giza eskubideetan trebatzea dela», nabarmendu dute.

Bangladeshko Poliziak 2004an sortu zuen RAB batailoia, eta 9.000 kidek osatzen dute. Heriotzaren tropa izatea egozten diote, 550 heriotzaren erantzule izatea.

«Hemezortzi hilabetez aritu dira RABeko kideak trebatzen, galdeketak egiteko teknikak eta borrokarako rolak erakutsiz», dio James Moriarty AEBetako Bangladeshko enbaxadoreak 2009ko maiatzeko kable batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.