AEBak ez direla sekula islamaren aurka gerran adierazi zuen atzo gauean Barack Obama presidenteak, 2001eko irailaren 11ko atentatuen hamargarren urteurrenean egin zuen azken hitzaldian", Washingtongo Kenney Zentroan. Egunean zehar egin zuen hitzaldi bakarra izan baitzen, goizean New Yorken World Trade Center zegoen tokian erlijiozko testu bat irakurri baitzuen, Bibliarena.
Elkartzera eta itxaropena izatera deitu zuen Obamak. "Ezerk ezin du gure borondatea okertu AEBak benetan batuta bagaude", adierazi zuen. "Ez gara perfektua baina gure demokrazia iraunkorra da, eta demokrazia horrek bure batasuna hobetzeko aukera ematen digu", gaineratu zuen. Gerraren eta bakearen arteko eta segurtasunaren eta askatasun zibilen arteko eztabaiden "zorroztasuna" euren indarraren erakusgarri jarri zituen.
Bestelakoa izan zen Washintongo mezua. Atzo AEBetan eta munduko hainbat hirietan gogoratu zituzten irailaren 11ko atentatuetan hildakoak. New Yorken Bibliaren testua irakurriz mina arintze aldera egin zuen Obamak. Gauean, berriz, itxaropenari heldu zion: "Negarrak gau bat iraun dezake, baina goizean poza iritsiko da". Goizean George W. Bush presidente ohiarekin izan zen Obama dorre bikian zeuden tokian, eta biktimen omenez eraiki duten memoriala inauguratu zuten.