Hasi dituzte Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentetzarako hautagaiak aukeratzeko hauteskundeak, Iowan, eta Barack Obama demokrata eta Mike Huckabee errepublikanoa izan dira irabazleak. Prozesuko lehen hitzordua beti izaten da garrantzitsua da boz hauen kasuan, irabazleak indartuta ateratzen direlako kanpainarekin jarraitzeko, bai ekonomia aldetik, eta baita hurrengo bozketetarako ere.
Iowan demokraten artean bigarren John Edwards geratu da, hirugarren Hillary Clinton. Emaitzak: Obamak %38 lortu du, Edwardsek %30, Clintonek %29. Azken bi hauek "baikor" azaldu dira hurrengo hitzorduetarako. Obama, berriz, "seguru" agertu da bera izango dela AEBetako presidente, azaroan -demokrata bat eta errepublikano bat lehiatuko dira bukaeran-. "Herrialdearen aldaketa" bultzatzen du hark.
Errepublikanoen artean Huckabeek botoen %34 bildu ditu Iowan, Mitt Romneyk %24, Fred Thompsonek %14, John McCainek %13, New Yorkeko alkate ohi Rudolph Giulianik %4 baizik ez. Garaipenarekin "harrituta" geratu da Huckabee. "AEBetan politika herritarren eskuetan dagoela erakutsi dugu eta ez dirua dutenen esku", esan du.
Ameriketako Estatu Batuak
Barack Obama demokrata eta Mike Huckabee errepublikanoa izan dira Iowan irabazle
Hangoa izan da Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hautagaiak aukeratzeko hauteskunde prozesuko lehen hitzordua. Demokraten artean bigarren John Edwards geratu da, Hillary Clinton hirugarren, biak ere alde txikira. Errepublikanoetan Rudolph Giulianik %4 baino ez du lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu