Barack Obama errepidera atera da, galdutako babesaren bila

Michele Bachmann eta Rick Perry eskuin muturrekoak dira errepublikanoen hautagai indartsuenak

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Egoera ekonomikoak eta langabeziak gutxitu egin dute Barack Obama AEBetako presidentearen ospea. Herritarren %39k baino ez dute babesten Washingtongo gobernuaren jarduna, Gallup konpainiaren inkesten arabera. Herritarren babesa berreskuratzeko asmoz, autobusean errepidera atera zen atzo Obama. Hiru eguneko bidaia egingo du Iowa eta Illinois estatuetan.

Batez ere ekonomiaz hitz egingo du Obamak herritarrekin, eta hainbat nekazari talderekin bilduko da, proposamen ekonomikoen gainean «zuzen-zuzenean» eztabaidatzeko.

Bitartean, aurrera segitzen du errepublikanoen arteko lehiak. AEBetako presidentetzarako bozak datorren urteko abuztuaren 27an izango badira ere, errepublikanoak hasiak dira Obama Etxe Zuritik atera dezakeen hautagaiaren bila. Iragan larunbatean Iowan egindako bozketa sinbolikoan Michele Bachmannek lortu zuen garaipena, eta faboritobihurtu da Rick Perry Texasko gobernadore ohiarekin batera. Tea Partyren babesa dute biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.