SPS albiste agentzia saharrarak agertu duenez, preso egonagatik giza eskubideak errespeta diezaizkiotela eskatzen du Haidarrek: iritzi preso gisa har dezatela, bisitak eta osasun zaintza izateko eskubidea, eta prentsa jasotzeko zein telebista ikusteko aukera izatea.
1987tik 1991ra preso egon zen Haidar, eta espetxetik atera zenetik sahararren giza eskubideen aldeko borrokarekin engaiatuta egon da guztiz. Ekainaren 17an atxilotu zuten berriro, garaitsu hartan hasi zen erreboltaren inguruan. Hainbat eurodiputatuk Europako Legebiltzarrak giza eskubideen aldeko borroka aintzatesteko ematen duen Sakharov Sarirako hautagai proposatu dute emakume hori.
Bestalde, uztailean atxilotu zituzten bost ekintzaile Aaingu espetxetik beste presondegi batzuetara eraman dituztela jakinarazi du SPS agentziak, "Marokoko kartzeletara, hau da, Mendebaldeko Saharatik kanpokoetara" salatu du. Ekintzaile horietako gehienek atxilotu ostean tortura larriak jasan zituztela gaineratu du.
Mendebaldeko Sahara
Baraualdia hasi du Haidar ekintzaile saharar presoak gizabidezko tratua eskatzeko
Ekainaren 17az geroztik Marokok Aaiungo espetxe batean preso daukan Aminetu Haidar ekintzaile sahararrak 48 orduko baraua egingo du gizabidezko tratua eman diezaioten exijitzeko. Sahararren giza eskubideen aldeko borrokalari ezaguna da Haidar, eta 1987tik 1991ra preso egon zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu