mundua

Barkamena, zigortu eta 60 urtera

Alan Turing matematikari apartari barkamen ofiziala iritsi zaio Erresuma Batuko erreginaren etxetik, homosexuala izateagatik kondenatu eta 60 urtera. 1954an hil zen, ustez bere buruaz beste eginda. Informatikaren aitzindariak II. Mundu Gerrako urpekari alemaniarren kode garrantzitsuak deskodetu zituen. 

2013ko abenduaren 24a
19:57
Entzun

Alan Turing matematikariaren jarraitzaileek (1912-1954) aspaldian esana zuten bere herriko agintariek eska ziezaioten barkamena, eta eman ziezaioten merezi zuen errekonozimendua. Kostata baina lortu dute inoiz gertatu behar ez zuenagatik barkamen ofiziala eta indultua. “Ezohiko gizona zen; oso buru argikoa”, Chris Grayling Erresuma Batuko Justizia ministroaren ustez. Hark egindako eskaeraren ondoren egin dio Ingalaterrako erreginak aitorpenaa, homosexual izateagatik kondenatu eta 60 urte baino gehiago igaro ondoren.

Zigortu eta irentze kimikoa egin zioten Turingi 1952an; zianuroz pozoitutako sagar bat janda hil zen, 1954an. Bere buruaz beste egin zuela esaten den arren, inoiz ez dute ikertu modu ofizialean. Hil baino bi urte lehenago zigortu zuten, “moral publikoaren kontrako atentatua” egitea egotzita. Homosexualitatea legez kanpokoa izan zen 1967ra arte.

Grayling Justizia ministroak gogora ekarri du "hari esker milaka bizi" salbatu zirela II. Mundu Gerran, eta gerra lehenago amaitu zela hari esker. Alemaniarren urpekoek erabiltzen zuten Enigma makinaren kodea deskodetu zuen, besteak beste, eta historialari askok uste dute aliatuek ez zutela gerra irabaziko Benchley Parkeko matematikariek lortutakoagatik izan ez balitz.

Matematikako Einstein deitzen diote Turingi. Informatikaren oinarriak ezarri zituen, eta adimen artifizialaren irizpideak definitu zituen, gaur egun indarrean den Turing testaren bidez.

Indultuaren eskaera

Duela urte asko hasi ziren kanpaina egiten Erresuma Batuan, Turingi barkamen ofíziala eska zioezaioten, eta eskatu  diote, honela arrazoituta: “Haren ekarpena erabakigarria izan zen Enigmako kodea azaleratzen, eta milioika bizi salbatu zituen. Homosexuala izateagatik jasotako kondenak zapuztu zion bizitza. Gaur egun, kondena bidegabetzat jotzen da. Bertan behera geratu da, beraz”.

2009an, Gordon Brown lehen ministro zenak hil ondorengo barkamena eskatu zion, eta 2012an, jaio zeneko urteurrenean, kondena bertan behera uzteko eskatu zuten 11 zientzialari britainiarrek; besteak beste, Stephen Hawkingsek. Horretarako, 23.000 sinadura jaso zituzten, baina Erresuma Batuko Gobernuak ez zuen onartu, esanez “garai hartan indarrean zegoen lege batek" zigortu zuela.

Teoria baten arabera, Appleren sinboloa den sagarrak gorazarre egiten dio Turingi, ustez bere burua hiltzeko sagar jat jan zuelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.