Irakeko Legebiltzarraren gehiengoak Nuri Al Maliki xiita lehen ministro izendatzearen alde bozkatu du, eta hark proposatutako gobernu taldea onartzearen alde. Hala, lehen ministro kargua gaurko saioan hartu du Al Malikik, 275 diputaturen aurrean -Irakiar Kontsentsuaren Frontea talde sunitako ordezkariek alde egin dute protesta gisa—.
38 ministroko taldea eratu du Al Malikik, eta haietatik lau izango dira emakumezkoak. Nolanahi ere, ministeriorik garrantzitsuenak —Barne saila eta Defentsa— buruzagi gabe dira oraingoz, alderdiak ez baitira ados jartzen kargu horien inguruan.
Mundua
Barne eta Defentsa ministrorik gabe abiatu da Saddamen ondorengo Irakeko lehen gobernu iraunkorra
Nuri Al Maliki lehen ministro berriak aurkeztutako gobernu proposamenari oniritzia eman dio gaur Irakeko Legebiltzarrak; ondorioz, Saddam Husseinen ondorengo aurreneko gobernu iraunkorra abian da. Hala ere, bi ministerio garrantzitsuenetakoen ardura nork hartuko duen erabaki gabe hasiko du ibilbidea: Barne eta Defentsa ministroak nortzuk izango diren zehaztu gabe. Izan ere, alderdiak ez dira ados jartzen. Halaber, suniten fronteak ez du onartu Gobernu berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu