Barne politika izan dute mintzagai eztabaida saioan
Bart gaueko debatean barne politikako kontuak baino ez dituzte eztabaidatu. Denera 90 minutuz aritu dira presidentetzarako hautagaiak, ordu laurdeneko sei bloketan. Lehen hiru ataletan ekonomiaz mintzatu dira; krisiaz, fiskalitateaz eta gastu militarrez. Gainontzekoetan, osasun politikak, hezkuntza, immigrazioa eta gobernuaren betebeharrak izan dituzte mintzagai. Eztabaidak egiturabertsua izaten du halakoetan: moderatzaileak galdera bana egiten die hautagaiei, eta bi minutuko tartea izaten du bakoitzak erantzuteko. Horren ondorengo eztabaida aurkezleak mugatzen du. Atzokoan, zozketaz, Obamari egokitu zitzaion lehen galdera; Romneyri, berriz, azkena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu