Erasoaldi handia egin dute bart gerrillari independetistek Errusiaren menpeko Inguxetiako Errepublikan. Lekukoen arabera, gauerdi aldera Barne Ministerioa eta mugetako polizien egoitzak erasotu dituzte Nazram hiriburuan. Ordu bertsuan, Sleptsovskaya eta Karabulak hiriak erasotu dituzte gerrillariek. Borroka horietan 46 pertsona hil dituzte.
Nolanahi ere, Errusiako Armadako Ipar Kaukasoko buruzagitzaren arabera, oldarraldia baretzea lortu dute dagoeneko. "Ordena indarretako agenteek eta militarrek talde armatu ilegalen oldarraldia amaitarazten lagundu dute", adierazi dio Interfax agentziari Ilia Xabalkin Ipar Kaukasoko indar militar errusiarren bozeramaileak.
Erasoaldian 200 bat gerrillarik parte hartu dutela uste da.
Inguxetia
Bart gaueko gerrillarien oldarraldiaren ondoren, Errusiak tropa gehiago bidali ditu Inguxetiara
Gerrillari independentistek oldarraldi handia egin dute bart gauean Inguxetian, Errusiako indarren eta haiek ezarritako agintarien aurka. Eraso horietan 46 pertsona hil dituzte, haien artean Inguxetiako Errepublikako Barne ministro Abukar Kostoev. Halaber, hildakoetatik 18 segurtasun indarretako kideak zirela agertu dute Inguxetiako iturri ofizialek, eta gainerako 28ak zibilak. Errusiak tropa gehiago bidali ditu Inguxetiara, Txetxeniatik, gerrillarien kontra egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu