Palestina

Batasun nazionaleko gobernua eratzeko aurreakordioa lortu dute Hamasek eta Al Fatak

2006ko azaroaren 6a
16:30
Entzun
"Akordioa badago, eta oso aurreratua. Espero dugu datozen orduetan Palestinako historiako lehen batatasun nazionaleko gobernuaren eraketa iragartzea", azaldu die nazioarteko albiste agentziei Mustafa Barguti Palestina Independentea hautagaitzako buru eta Hamasen eta Al Fataren arteko negoziazioetako bitartekariak.

Bargutiren arabera, akordioa ixteko bilera egingo dute gaur Mahmud Abbas PANeko presidenteak (Al Fata) eta Ismail Hanie lehen ministroak (Hamas). Hanie ez litzateke gobernu berri horretan lehen ministro izango, eta palestinarren legebiltzarrean ordezkaritza duten indar guztiek parte hartuko lukete gobernuan.

Hamas eta Al Fata akordioa hitzartzear direla, Israelek aurrera jarraitzen du Udazkenko hodeiak erasoaldiarekin Gazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.