MunDUA

Batasuna alderdiak irabazi ditu Hego Osetiako hauteskundeak

Botoen %46,38 jaso ditu Kokoiti presidentearen taldeak. Alderdi Komunistak %25,22 erdietsi ditu eta bigarren geratu da.

2009ko ekainaren 1a
18:49
Entzun
Batasuna alderdiak izan da Hego Osetiako Legebiltzarrerako hauteskundeetako irabazlea, lehen datu ofizialen arabera. Botoen %46,38 jaso ditu. Gaurko presidente Eduard Kokoitiren alderdia da Batasuna (Vladimir Putin Errusiako lehen ministroaren Errusia Batuaren adarra da).

Alderdi Komunista geratu da bigarren, %25,22rekin. Hirugarren, Alderdi Popularra: %22,5. Fidibasta alderdi sozialistak ez du Parlamentuan egoteko gutxienekoa lortu (%7). 34 diputatuk osatzen dute Hego Osetiako Legebiltzarra.

1990ean aldarrikatu zuen herrialde hark independentzia -Georgiako eskualdea zen-, eta atzokoak bosgarren bozak izan dituzte. Hauteskunde Batzordearen arabera, %81,93koa izan da parte-hartzea. 50.000 lagunek zeukaten bozkatzeko eskubidea. Ipar Osetian (Errusiako Federazioa) bizi dira horietako 13.000, eta sei hautestontzi jarri zituzten han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.