Batzar Konstituziogilea hitzartu dute Egipton
KAIRO. Egiptoko Junta Militarrak eta alderdi politiko nagusiek Batzar Konstituziogile berri bat eratzea hitzartu dute. Auzitegi batek bertan behera utzi zuen batzarra, alderdi laikoek boikota egin ondoren, batzarrean islamistek gehiegizko eragina zutelakoan. Orain, alderdi politikoen adostasuna beharrezkoa izanen da batzarreko kideen kuotak ezartzeko. Bestalde, Mohamed El-Baradei Bakearen Nobel saridunak alderdi politiko bat sortu du, «iraultzaren helburuak salbatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu