Baxar al-Assad Siriako presidentearen indarrak hiru hiritatik atera dira, tartean Zabadanitik. Erreboltarien kontrolpean zegoen hiri horren kontra erasoa hasi zuen erregimenak, eta liskar gogorrak izan dituzte, baina, Siriako Armada Librearekin akordio bat lortu du Damaskok, gune horietan borrokak eteteko.
Bestalde, Libanoko lehen ministro ohi Saad Haririk Qatarren proposamena babestu du, eta Persiar golkoko Kooperazio Kontseiluak Siriara tropak bidali beharko lituzkeela esan du. Oposizioaren arabera, 23 lagun hil ziren atzo protestetan. Gobernuak, berriz, hamalau soldaduren heriotzaren berri eman du.
Baxar Al-Assaden tropak Siriako hiru hiritatik atera dira
Damaskok akordio bat lortu du Siriako Armada Librearekin, hainbat lekutan borrokak eteteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu