Erresuma Batuko BBC komunikabide kateak plazaratu duenez, AEBek prest dute Irani eraso egiteko plan bat. Informazio horren arabera, AEBetako Armadako Aginte Zentralak Floridan prestatu du plan hori, eta erasoko lehen jomugak zeintzuk izango lirateken zehaztuta dute: Natanzgo uranioa aberasteko plantak, Isfahan, Arak eta Bushergo instalazio nuklearrak, aireportu eta itsas portuak, eta Irango Armadaren aginte eta kontrol zentroak. B2 bonbardaketa hegazkinek parte hartuko lukete erasoan, besteak beste, lurpera 25 metroko sakonerara heltzen diren bonbak botatzeko gaitasuna dutelako.
Erasoa abiatzeko bi aukera aurreikusten dira plan horretan, BBCren arabera: Iranek arma nuklearrak garatu dituela edo Irakeko erreboltari xiitei laguntzen direla frogatzea.
Iranek uranioa aberasteko programa abiatu zuela-eta, bonba nuklearra egiten aritzea egozten diote hainbat herrialdek, besteak beste, AEBek. NBEko Segurtasun Kontseiluak bihar arteko epea eman dio programa hori bertan behera uzteko, eta, osterantzean, zigor ekonomikoak jaso ditzakeela ohartarazi dio. Hala ere, eraso baten kontra dago Segurtasun Kontseilua.
Hain justu, epe hori amaitu bezperan plazaratu du BBCk AEBek erasoa prest duela dioen informazioa. Orain arte George Bush presidenteak gezurtatu egin du halakorik.
Iranek, berriz, uranioa aberasteko programarekin aurrera jarraitzeko asmoa duela esan du behin eta berriro: teknologia hori garatzeko eskubidea duela aldarrikatuk du, eta nuklearra erabilera zibilerako balilatu nahi duela ziurtatu.
Mundua
BBCren arabera, AEBek prest du Irani eraso egiteko plana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu