BDP alderdi kurduko buruari hamar urteko kartzela ezarri dio Turkiak

PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko propaganda egitea leporatu diote Selahattin Demirtasi

Erredakzioa
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Selahattin Demirtas BDP Bakea eta Demokrazia Alderdiko buruzagiari hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Turkiak. PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko propaganda egitea leporatu diote buruzagi kurduari, hain zuzen, negoziazioei berriz ere ekiteko baldintzak ezartzen ari zirenean.

Turkiako Gobernuko ordezkariekin elkartu ziren aurreko astean buruzagi kurduak hainbat hilabetez elkarrizketak etenda egon ostean, eta bake bidean urratsak egiteko eskatu zion Demirtasek Ankarari. PKK-k, berriz, abuztuaren 13an aldarrikatu zuen su-etena beste astebetez luzatu zuen.

BDP Turkiako Legebiltzarrean diputatu gehien dituen alderdi kurdua da. DTP Gizarte Demokratikoaren Alderdiak 21 eserleku eskuratu zituen bozetan, eta iazko abenduan legez kanpo utzi zuen Auzitegi Konstituzionalak. BDP ondoren eratu zuten, baina haren kontrako jazarpena etengabea da; alderdiko alkateak eta politikariak behin baino gehiagotan atxilotu baititu Turkiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.