Galizia

Beadeko alkateak ikur frankistak udaletxeko bulegotik erretiratuko ditu

"Kontziente naiz ez ditudala bulegoan edota udaletxean jarri behar". Horixe esan du Ourenseko herriko alkate Senen Pousak. "Espazio intimoagora" eramango ditu, etxera, Francoren irudia eta gainerako ikurrak, "etxean gera" daitezen.

2013ko azaroaren 21a
19:04
Entzun

Pousak ez du inoiz ezkutatu Francorenganako miresmena, eta kritika ugari jaso ditu horregatik, baina ez da estutu inoiz, eta ez du horiek udaletxetik kentzeko asmorik adierazi orain arte. Joan den urrian lehergailu bat jarri zuten Beadeko udaletxean, eta egindako kalteak konpontzen dituztenean udaletxeko bulego berrian ez dela ikurrik egongo jakinarazi du. Erabakia ez da izan, hala ere, PPGk eskatu diolako, edota bere alderdiak hala agindu diolako. PPk "inoiz ez dit ezer esan. Erabaki pertsonala izan da".

Udal hauteskundeetara berriz aurkezteko asmoa agertu du. Hainbat alditan lortu du gehiengo osoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.