Mundua

Bederatzi hilabetez bahituta egondako bi kooperante kataluniarrak ondo daude osasunez

Burkina Fasko hiriburura iritsi dira, eta Espainiako armadako hegazkin batek hartuko ditu han Bartzelonara eramateko. Gauerdi inguruan iristea espero da. Albert Vilalta eta Roque Pascual iazko azaroaren 29an bahitu zituen Magrebeko Al Kaedak, martxoaren 9an aske utzi zuten Alicia Gamezekin batera. Accio Solidaria GKE katalaneko kide dira hirurak.

2010eko abuztuaren 23a
16:54
Entzun
Bederatzi hilabetez Magrebeko Al Kaedaren esku bahituta egon ondoren, Albert Vilalta eta Roque Pascual kooperante kataluniarrak aske daude jada. Hala baieztatu du Espainiako Gobernuak, eta dagoeneko "esku seguruetan" daudela ziurtatu.Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua pozarren agertu da komunikabideen aurrean askatzearen berri emateko agerraldian, eta askatzean lagundu duten gobernu guztiei eskerrak eman dizkie.

Kooperante biak Uagadugun daude, Mustafa Chafi Burkina Fasko gobernuaren aholkulari eta bahiketako bitartekariarekin batera. Hain zuzen ere, Chafik ziurtatu du Vilalta eta Pascual ondo daudela osasunez. Espainiako armadak bidalitako Falcon hegazkkinaren zain dira kooperanteak Kataluniara itzultzeko. 12:45 inguruanabiatu da hegazkina Uagadugura Vilalta eta Pascual jasotzera. Bien emazteak, Soraya Rodriguez Espainiako Gobernuko Nazioarteko Lankidetzarako Estatu idazkaria, mediku bat eta psikologo bat doaz hegazkinean. Burkina Fasoko hiruburura 18:00ak inguruan iristea espero da, eta berehala Bartzelonarako bidea hartzea. Gauerdi inguruan iritsiko dira Kataluniara.

Espainiako Gobernuaren baieztapena gaur eguerdian iritsi bada ere, atzodanik ari dira Kataluniako eta Espainiako komunikabide nagusiak eta nazioarteko albiste agentzia ugari askatzearen berri ematen. Hain zuzen ere, Al Arabiya telebista kateak eman zuen atzo arratsaldean albistea, eta horren atzetik, komunikabide batzuen eta besteen ildo bereko berriak sortu dira.

Informazio horien arabera, Vilalta eta Pascual bitartekarien esku egon dira azken orduetan, zehazki, arestian aipatutako Chafiren esku. Chafirekin eta haren laguntzaile batzuekin Maliko basamortua gurutzatu dute.Maliko basamortua zeharkatzea arriskutsua da "gaizkile armatu" asko ibiltzen delako, eta horregatik Madrilek zuhur jokatu nahi izan du kooperante biak Burkina Fasora iritsi arte.

Vilalta eta Pasqual iazko azaroaren 29an bahitu zituzten Mauritanian, Kataluniako Accio Solidaria gobernuz kanpoko erakundearen elkartasun karabana batean parte hartzen ari zirela. Alicia Gamez ere bahitu zuten, baina emakume hori martxoaren 9an aske utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.