ATENTATUA

Bederatzi pertsona hil dira Filipinetan, autobus publiko batean bonba bat lehertuta

Nekazal ingurune batean izan da leherketa, Mindanao uhartean; oraingoz ez du inork bere gain hartu.

2010eko urriaren 21a
11:45
Entzun
Bederatzi pertsona hil dira eta sei zauritu gaur goizaldean Filipinetan izan den atentatu batean. Autobus batean gertatu da leherketa, Matalam herrian, herrialdearen hegoaldeko nekazal gune batean. Filipinetako armadak jakinarazi duenez, garraio publikoaren sareko autobusa da erasotua izan dena, eta bonba lehertu den unean 50 pertsona zihoazen barruan.

Randolph Cabangbang koronelak jakinarazi duenez, oraindik ez du inork atentatua bere gain hartu. Erasoa gertatu den eskualdea, Ipar Cotabato, Mindanao uharteko gatazkatsuenetako bat da: gerrilla islamiarrak eta komunistak ekiten dute bertan, baita Abu Sayaf erakunde terroristak ere. Gainera, biolentzia maila altua du. Azken aldian biolentzia ugaritu egin da, gainera, astelehenean Filipinetako hainbat lekutan egingo diren hauteskundeen atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.