Bederatzi urteko gerra

2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun

2003



Martxoa. Irakek suntsipen handiko armak zituela aitzakiatzat hartuta, AEBek haren inbasioa hasi zuten hilaren 20an, nazioarteko aliatuek lagunduta.

Apirila. Hilaren 9an, AEBek Bagdad hartu zuten.

Maiatza. George Bush AEBetako presidenteak «borroka handienak» bukatu zirela adierazi zuen, eta garaipena aldarrikatu zuen. Saddam Husseinen erregimena erori zen, eta herrialdea berreraikitzeko misioa hasiko zutela jakinarazi zuen Bushek.

Abuztua. Erresistentzia taldeek lehen atentatu handiak egin zituzten: Bagdadeko hotel batean NBEren misioaren aurka kamioi bonba bat leherrarazi zuten —22 lagun hil zituzten—,eta Najafen xiiten aurkako erasoan 125 lagun hil zituzten bonba auto batekin.

Abendua. Hussein harrapatu zuten AEBetako soldaduek Tikriten.

2004



Apirila. Moktada Sadr buruzagi xiitaren milizia AEBen aurka matxinatu zen Falujan. Hilabetez setiatu zuten hiria AEBek, eta ehunka lagun hil zituzten. Erasoetan fosforo zuria erabili zuten. Hilabete berean argitaratu ziren Abu Graib espetxe militarrean AEBetako zaindariek presoei egindako torturen irudiak.

2005



Abuztua. Milatik goiti lagun hil ziren xiiten erromesaldi batean jendetzak zanpatuta. Eraso suizida baten zurrumurruak izua eragin zuen bildutakoen artean.

Urria. Konstituzio berria onartu zuten, «demokrazia federal islamikoa» sortzeko.

Abendua. Parlamenturako bozak egin ziren. Xiiten Batasunerako Aliantza Irakiarrak irabazi zituen.

2006



Maiatza. NBEren arabera, egunero batez bertze ehun herritar hiltzen ziren atentatuetan.

Abendua. Hussein exekutatu zuten.

2007



Apirila. Egun bakarrean200 lagun inguru hil ziren Bagdaden hainbat atentatutan.

Iraila. Blackwaterreko mertzenarioek 17 zibil hil zituzten.

2008



Azaroa. Tropak 2011n ateratzeko akordioa egin zuten parlamentuak eta AEBek.

2009



Urtarrila. Bagdadeko Eremu Berdearen kontrola eman zioten AEBek Iraki.

Ekaina. AEBetako tropek Irakeko indarren esku utzi zituzten segurtasunerako eskumenak.

Urria. Bagdadeko Eremu Berdean bi bonba-auto zartarazi zituzten, eta 155 lagun hil. 2007tik izandako eraso larriena izan zen.

2010



Martxoa. Parlamenturako bozetan ezein alderdik ez zuen gobernua osatzeko gehiengoa lortu. 249 egun behar izan zituzten alderdiek gobernua eratzeko.

Abendua. AEBek soldadu gehienak atera zituzten. 50.000 utzi zituzten.

2011



Urria. Barack Obama AEBetako presidenteak gerraren bukaera iragarri zuen abendurako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.