Tihomir Blaskic jeneral ohia 2000 urteko martxoan zigortu zuten Bosnia erdialdean dagoen Lasva haranean musulmanen aurka egindako erasoengatik. Egun berriz,epaiketan izan ziren hainbat akats juridiko kontutan hartu eta kartzela zigorra 45 urtetik 9 urtera murriztea erabaki du Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegiko Apelazio Ganbarak.
Era honetan, Blaskicen aurkako zigorrik handienak bertan behera utzi ditu; besteak beste, Vitez, Busocava eta Zenica herrietako zibilak jazartzeagatik eta Ahmici herriskan egindako sarraskiagatik ezarritakoak. Dena den, tratu krudelengatik eta gerra arauak bortxatzeagatik bederatzi urteko kartzela zigorra mantendu du. Bestela, beste akusazioengatik frogarik ez dagoela uste du Jugoslaviako Nazioarteko Epaitegiak.
Bederatzi urtera murriztu dute Blaskic jeneral kroaziarraren kartzela zigorra
Hagako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegiak 45 urteko kartzela zigorra ezarri zion Tihomir Blaskic jeneral kroziar ohiari Bosniako gudan egindako krimenengatik. Frogarik ez izateagatik eta bestelako baldintza aringarri batzuengatik ordea, kartzela zigorra 45 urtetatik 9 urtera murriztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu