Ekialde Hurbila

Behin-behineko su-eten proposamena atzera bota du Israelek

48 orduz "menia humanitarioa" emateko aukera ere baztertu egin du Olmerten gobernuak, aurretik Frantziak egindako proposamena bezala. Horrenbestez, aurrera segitzen du Gazaren aurkako erasoaldiarekin eta dagoeneko 360tik gora dira hildako palestinarrak.

2008ko abenduaren 31
17:29
Entzun
Gazako egoera baretu eta sarraskia geratze aldera Frantziako Atzerri ministro Bernard Kouchnerrekbehin-behineko su-etena emateko proposamena egin dio Israeli, baina ez dute onartu. "Kouchnerren alde bakarreko behin-behineko su-eten proposamena ez dela bideragarria iritzi diogu, argi baitago Hamasek ez diola koheteak jaurtitzeari utziko", esan dio AFP albiste agentziari izenik eman nahi izan ez duen Israelgo Gobernuko agintari batek.

Nazioarteko beste eragile batzuek 48 orduz "su-eten humanitarioa" emateko deia egin diote ondoren, baina segurtasun arduradunekin eztabaidatu ondoren, proposamen hori ere ez du onartu Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak; ez dagoela menia emateko baldintzarik adierazi du.

Hamaseko arduradunak, berriz, saiakera hori egiteko prest agertu dira.

Nolanahi ere, menia iraunkorra indarrean jartzeko nazioarteko beste eragile batzuk egindako proposamenak aztertzen ari direla agertu du Israelek. Argi utzi du, ordea, zein litzatekeen horretarako baldintza: Hamasen kohete bidezko erasoak erabat amaitzea.

Bart beste hiru kohete jaurti dituzte Gazatik, eta Israelgo lurretan 40 kilometro barrura sartu dira inor zauritu ez duten arren.

Bitartean, Israelek Gazaren kontrako erasoaldiarekin aurrera jarraitzen du. Larunbatean abiatu zutenetik 360 palestinarretik gora hil dituzte. Aldiz, Hamasek lau israeldar hil ditu kohete bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.