GALIZIA
Beiras ez da BNGren hautagai gisa aurkeztuko
BNG Bloke Nazionalista Galiziarreko Kontseilu Nazionaleko presidente izateari utzi zion atzo Xose Manuel Beirasek. Era berean, urriko bozetan ez dela BNGren zerrendetan aurkeztuko jakinarazi zuen. Beirasek ez zuen argitu zergatik dimititu zuen. Kontseilu Nazionaleko presidente ohiak A Coruña edo Pontevedrarako zerrendaburu izan nahi zuen, baina BNGk ez zuen onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu