Ekialde Hurbila

Beit Hanungo sarraskiaren ondorioz su-etena bertan behera utzi du Hamasek

Gutxienez 19 zibil hil ditu Israelgo Armadak auzo bat bondardatuta. Su-etena ez ezik, palestinarren artean batasun nazionaleko gobernua eratzeko negoziazioak ere eten ditu Hamasek.

2006ko azaroaren 8a
17:02
Entzun
Gaza iparraldeko Beit Hanun hirian zibilen kontrako sarraskia egin du bart Israelgo Armadak: auzo bat bonbardatu dute tankeekin, eta gutxienez 19 palestinar hil dituzte, haietako asko haurrak.

Gertatutakoa ikertuko dutela agertu du Israelgo Armadak, baina, hala ere, joan den astean Gaza iparraldearen aurka abiatutako Udazkeneko hodeiak erasoaldiarekin aurrera jarraituko dutela. Asko dira ordutik hil dituzten palestinarrak.

Ekintzekin erantzuteko deia Hamasek

Palestinarren artean, berriz, erreakzio diferenteak sortarazi ditu sarraskiak: Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presideneak (Al Fata) Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluaren esku-hartzea eskatu du. Islmail Hanie PANeko lehen ministroak (Hamas), berriz, bertan behera utzi ditu batasun nazionaleko gobernua osatzeko negoziazioak. Izan ere, egunotan jakin da Al Fatak eta Hamasek ixtear zutela batasun nazionaleko exekutiboa eratzeko eta krisiari aurre egiteko akordioa.

Areago, su-etena bertan behera utzi eta Israelen kontrako ekintzak egiteko prest daudela agertu du Hamaseko buruzagi politiko Jaled Mashaalek; hitzekin ordez ekintzekin erantzuteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.