Ipar Irlandako poliziek soldadu baten autoan zegoen bonba bat indargabetu dute, Belfasten, kontrolatutako eztanda bat eginda. Andy Freeburn poliziaburuaren arabera, leherketa izan balitz hildako batzuk eragiteko moduko bonba zen. Badaezpada 60 bizilagun euren etxeetatik atera dituzte.
Militarrak berak ikusi du lehergailua. Ez du Ipar Irlandan egiten lan, baina Belfasten zegoen. Autoa ez da harena, partekatutakoa baizik.
Irlandako Soldaduak talde abertzaleak hartu du bere gain atentatu saioa, The Belfast Telegraph egunkariak dakarrenez.