Belgika, 585 egunez gobernurik gabe

2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun

2010



Apirilaren 22a. Yves Letermek dimisioa eman zuen Open VLD koaliziotik atera ostean.

Maiatzaren 6a. Bozak aurreratuko zituztela iragarri zuten.

Ekainaren 13a. Hauteskunde orokorrak. N-VA flandriar nazionalistek irabazi zuten Flandrian, eta PSk Valonian eta Bruselan.

Ekainaren 17a. Albert II.a erregeak N-VAko buru Bart de Wever izendatu zuen gobernu koalizio berria sortzen saiatzeko.

Uztailaren 8a. Erregeak PSko Elio di Rupori zeregin horretan jarrai zezala eskatu zion.

Irailaren 3a. Di Rupok amore eman zuen.

Urriaren 17a. De Weverren negoziatzeko proposamena ez zuten onartu frantses hiztunek.

2011



Urtarrilaren 5a. N-VAk proposamen berria baztertu zuen.

Otsailaren 17a. Belgikak gobernurik gabeko herrien errekorra bete zuen.

Uztailaren 7a. Di Rupok aldaketa garrantzitsuak proposatu zituen, bi aldeei begira.

Urriaren 12a. Di Rupok koalizio gobernua aurkeztu zuen.

Azaroaren 26a. 2012ko aurrekontu federalak onartu zituzten.

Azaroaren 30a. Gobernua osatuko duten sei alderdiek gobernuaren programa hitzartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.