mundua

Belgikako aurrekontu akordioak gobernu berria eratzeko aukera zabaldu du

Ados jarri dira sei alderdi. Iazko ekaineko bozetatik ez dute exekutiborik.

2011ko azaroaren 26a
13:29
Entzun

Belgikako 2012ko aurrekontuei buruz negoziatzen ari diren sei alderdiek akordioa lortu dute, bilera luze baten ondoren, eta horrek gobernu berria eratzeko aukera zabaldu du. Iazko ekainean egin zituzten Belgikan hauteskundeak, eta ordutik ez dute exekutibo berria osatu.

Alberto II.a erregea pozik agertu da aurrekontu itunarekin, eta Elio Di Rupo sozialistari gobernua eratzeko negoziazioak "lehenbailehen" hasteko eskatu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.