Belgikan bidea erraztu dute gobernua osatzeko
BRUSELA. Belgikako Albert II.a erregeak gobernu berria osatzeko agindua eman dio, berriro, Elio Di Rupo sozialista frantses-hiztunari, gobernua osatzeko lanetan ari diren sei alderdi politikoek 2012ko aurrekontuak onartu ostean. Izan ere, aurrekontuen gaineko desadostasunak kolokan jarri zuen iragan astean gobernuaren osaketa. 500 egunetik gora daramatza Belgikak gobernurik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu