Kongoko Errepublika Demokratikoko (KED) Gobernuak Jean-Pierre Bemba presidenteorde izana atxilotzeko agindu du, "traizio handia" leporatuta. Azken orduetan borroka handiak izan dira Kinshasa hiriburuan Bembaren aldeko milizien eta KEDko Armadako soldaduen artean, eta gutxienez, hiru lagun hil dira. Istilu horiek eragitea leporatzen dio Gobernuak Bembari. Bart gauean Hego Afrikaren enbaxadan babestu da.
"Jean-Pierre Bemba jaunak traizioa egin dio Errepublikari, eta horregatik Justiziaren aurrera eramango dugu bere laguntzaileekin batera", esan du Toussaint Tshilombo Informazio ministroak. Bembaren milizianoei beren burua Armadaren menpe jartzeko eskatuk die Tshilombok, hartara ez zaiela ezer gertatuko aginduz. Hala ere, milizianoek ez dute sinetsi Gobernuaren promesa, eta oraingoz, uko egin diote armak uzteari.
Jean-Pierre Bemba Joseph Kabila KEDko gobernuburuarekin neurtu zen joan den urriko bozketetan, baina inoiz ez du onartu emaitza ofiziala. Iragan abenduaren 6an, Kabilak kargua hartu zuenean istilu larriak izan zizren. Azken orduotakoak harrezkero gertatu diren gogorrenak dira.
Kongoko Errepublika Demokratikoa
Bemba presidenteorde ohia atxilotzeko agindu du Gobernuak
Gutxienez hiru heriotza eragin dituzten istilu larriak eragitea leporatzen diote. Hego Afrikaren Kinshasako enbaxadan babestu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu